Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2005/05/11

Bilera Irekirako deialdia Maiatzak 19rako

Kaixo,

Aurten ere, atzerapen pixka batekin bada ere, Jai Batzordeak Maiatzak 19an (osteguna) 19:30tan ospatuko den Bilera Irekirako deialdia egiten die auzoko pertsona guztiei. Bilerara etortzeko deituak daude beste urtetan laguntzaile bezala ibili diren pertsona guztiak eta baita jaien prestakuntza nola doan jakiteko edo zerbait aportatzeko interesa duen edonor. Bertan, jai egitarauaren zirriborroa banatuko da eta aurtengo jaiak nola antolatuko diren azalduko da ere. Nahi duen ororentzat orduan, Maiatzak 19an Kultur Etxeko gela txikian 19:30tan Jai Batzordearen Bilera Irekia!