Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/06/21

Loiolako abesbatzaren urteroko kontzertua ostiral honetan izango da


Ostiral honetan eskainiko du Loiolako abesbatzak bere urteroko kontzertua. Azken urteetan auzoko abesbatzak jaietako lehen egunean eman izan du bere emankizuna, baina aurtengoan, San Juan bezperan izango da zita.
Ekainaren 23an, auzoko parrokian meza izango da Jesusen Bihotzaren eguna dela eta; mezan zehar abesbatzak kanta batzuk eskainiko ditu, baina kontzertua meza amaitzean hasiko da. Jaime Tejadasen zuzendaritzapean hamaika kanta abestuko dituzte loiolatar abeslariek, eta organoarekin Ana Garciak lagunduko die abesti batzuetan. Meza arratsaldeko zazpietan hasiko da.
Beraz badakizue, urte betean auzoko kantariek emandako aurrerapausoak entzun nahi badituzue, ostiral honetan parrokiara hurbildu besterik ez duzue.