San Inazioak 2005eko liburuxka laister salgai
Kaixo,
aurtengo festak hasteko aste pare bat besterik gelditzen ez denez, berehala jarriko da salgai Loiolako komertziotan San Inazioak 2005eko liburuxka. Bertan urtean zehar auzoan gertatu diren berriei buruzko artikulu interesgarriak topatu ahal izango dituzue eta baita bestelako informazioa, publizitatea eta festetako egitaraua ere, noski. Egitarauaren aurrerapen txiki bat egitearren esango dizuegu gaueko panorama zertxobait aldatu dela eta berbenarik ez dagoela aurten baina lasai, musika izkina guztietan topatu ahal izango duzueta; adibide bezala aipatuko dizuegu estatu mailan ezagunak diren Reincidentes taldeak joko duela Loiolan eta Mexicotik Mariatxiak etorriko direla; Batukada perkusio taldeak auzoko kaleak girotuko ditu eta gaztetxo eta ez hain gaztetxoentzat Euskal Karaokea eta DJak ere prestatu ditugula. Gainera, Talde Berrien Lehiaketak bere III. edizioa beteko du aurten eta musika gogorra maite dutenentzako bizpairu talde alternatibo ere lotu ditugu.
Besterik gabe, joan zaitezte indarrak hartzen aurtengo festak infiniturarte gozatzeko eta gogoratu festetako liburuxka laister salgai egongo dela!

1 Iruzkinak:
Greets to the webmaster of this wonderful site. Keep working. Thank you.
»
By
Anónimo, at 7:20 a.m.
Publicar un comentario
<< Home