Uztailak 30, igandea, San Inazio bezpera
Igande goizean, haurrentzako jolas-tailerrak egon ziren, eta hor ibili ziren gaztetxoak margoketa lanetan intentzio osoarekin. Gainera, arratsaldean Korri, Xalto eta Brinko pailazoen emanaldia izan zen etxeko txikientzat.
Gauean, parrandarako giro paregabea izan zen Loiolan! Jende ugari bildu zen gure auzoan, baita Bilbotik etorritakoak ere, eh Lur! jaja! Bestetik, ezin aipatu gabe utzi Marianoren urteroko showa. Aurtengoan, gutxi batzuk bakarrik izan genuen bere kantu eta dantzekin ezinhobe pasatzeko aukera, ustekabean eman baitzuen emanaldia kale erdian. Ez zuen eskaera askoren beharrik izan kantari hasteko. Parrandaren bukaera paregabea izan zen berari esker. Gazteok etxera joan aurretik, napolitana bana jaten genuen bitartean, Marianoren ikuskizunarekin barre algarak egin genituen.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario
<< Home