Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2007/08/02

Bukatu dira jaiak...



Aurtengoan ere konturatzerako amaitu dira auzoko jaiak! Baina, kontuan eduki datorren urteko parrandetarako ere gutxiago falta dela!!
Jende ugari hurbildu da Loiolara aurten! San Inazio egunean esaterako, kaleak jendez lepo zeuden: Aralar kaleko postuak, Eliz kaleko sagardo dastaketa, frontoia... giro aparta ibili da jaietan, zalantzarik gabe.
Iaz egunero izan zenuten albiste edo argazkiren bat ikusgai, baina, aurtengoan huts egin dut, sentitzet dut. Hala ere, argazki batzuk atera ditut 2007ko San Inazioetan ere, eta laster zintzilikatuko ditut blogean. Lagun batzuk beraien argazkiak niri bidaltzeko zain nago, eta zuek ere argazkiren bat publikatzea nahi baduzue, bidali nire helbidera: ezabalaster@gmail.com