Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/07/21

Gazte Asanbladaren eskaintza

Programa zabala prestatu dute aurtengo jaietarako Loiolako Gazte Asanbladakoek. Jaietako lehen hiru egunetan ez aspertzeko adina kontzertu eta ekintza antolatu dituzte gazteentzako.
Hasteko ostiralean Gaztetxean hip-hop, reagge-Ska eta Tekno gaua izango dugu 22:00etatik aurrera. Break dance dantzariak, grafiteroak, DJak etab. izango dira bertan.
Larunbatean berriz, VI. GAZTE EGUNA ospatuko da auzoan. Goizean kuadrilen arteko tortila lehiaketa, txaranga poteoa, bertso bazkaria, jolasak eta toka txapelketa egingo dira; eta ondoren gaueko bederatzietatik aurrera Gaztetxean rock kontzertuak: Itaka, Wrong Way eta Sixty Sexers. Gainera kontzertuak amaitzean DJ Nokono gau osoan zehar Gaztetxean izango da.
Amaitzeko igandean ere Gaztetxean rock kontzertuak edukiko ditugu: Harrika, Suburbio eta Birracel.