Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/07/15

Jaietarako brazero bat behar da!

Jai batzordea brazero lana egingo duen pertsona baten bila dabil, eta ahalik eta azkarren aurkitu nahi du. Jada badago brazero bat jaietarako, Hodei Labeaga loiolatarra, baina beste baten beharra dago.

Zer da brazero bat? Brazero bat, jaiek irauten duten bitartean lanerako prest egon behar den pertsona da.

Loiolako jaiek lau egun iraungo dituzte, uztailaren 28tik 31ra, beraz hauek izango dira brazeroen lan egunak. Berez brazeroek badauzkate beraiei dagozkien lan jakin batzuk: jaiei hasiera ematen dien txupinazoan lagundu, erraldoi eta buruhandiei lagundu (buruhandien maskurietaz arduratu...), haurren tailerretan egongo den megafoniaz arduratu, kontzertuen hasierak kontrolatu, bertso saioko megafoniaz arduratu, paseo berrian jaietako azken traka jarri, etab. baina ezustekoren bat gertatu edota edozein momentutan beraien beharra egongo balitz ere, lanerako prest egon beharra dute beti, eguneko 24 orduetan badaezpada ere.
Brazeroek egin beharreko lanek ez dute zailtasun berezirik, eta gainera ongi ordaindutako lana da, izan ere, San Inazioak irauten duten lau egunetan egindako lanengatik 300 euro irabaziko ditu brazero bakoitzak.
Hortaz, lan eskaintza hau betetzeko prest bazaude edota betetzeko interesa duen norbait ezagutzen baduzu, jarri gurekin kontaktuan telefono honetara deituz: 679.29.57.28.