Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/07/05

Berrikuntzak blogean

Pixkanaka-pixkanaka gure bloga osatzen ari gara, albiste berriak, argazkiak, loturak, etab. gehituz gure orriari. Azken berrikuntza Auzoaren ingurukoak atalean egin dugu, bertan bi lotura berri erantsi baititugu.
Auzoaren ingurukoak atalean Loiolarekin lotura duten interneteko txokoak agertzen dira, eta orainarte Urumea Gurea eta Ametzagaina Mendi Taldearen web orrialdeekin genituen loturak, baina orain beste bi lotura berri gehitu ditugu:
Batetik, Loiolaren definizioa Wikipedian sartu dugu, interneteko doako entziklopedia libre ata zabalean hain zuzen ere, eta aukera dauka nahi duen guztiak auzoaren inguruko informazio gehiago gehitzeko bertan.
Bestetik, Reyerta fanzinearen orrialdearekin ere lotura eratu dugu. Reyerta fanzinea taberna bat baina gehiagotan eskura daiteke paperezko edizioan, baina interneten ere badu bere txokoa. Reyertaren web orrian Gaztetxeetan antolatzen diren rock kontzertuen agenda, musika taldeei egindako elkarrizketak, etab. ageri dira.
Aipatu beharra dago, Komando Itinerante rock talde baten izena dela, hiru gazte loiolatar eta astigarragatar batek osatzen duten taldea, eta hortik dator web orrialde honen helbidea www.komandoitinerante.galeon.com izatea.