Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2008/07/29

Gustu guztietarako musika!

Bihar hasiko dia San Inaziuak!! 20:00tan txupinaziua bota, eta iltzia igotzeakin batea jaiak hasiko dira Loiolan igandearte. Musika aldetik ezta kexarik izango aurten, gusto guztietarako taldeek joko dute eta: Rockeroak, dantzagarriak, orkesta...
Bihar 22:30tatik aurrea The Txortains elektro-kalejira auzoko kaleetan ibiliko da giroa alaitzen. 23:00tan kontzertuak hasiko dia topoko geltokian ondoan: Komando Itinerante, Trifulka, Uko eta PKU. 00:00etan urtero bezela bandera igoera egingo da Parke Zaharrean (oain tanga parkea), eta zezen suzkoa ibiliko da. Leku berean Esne Beltza eta Golpe de Estado taldeek joko dute.