Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2005/04/28

Logo lehiaketa

Donostiako Loiola auzoko Jai Batzordeak logoa behar du bere irudia zabaltzeko. Batzorde honek urtero auzoko jai nagusiak diren San Inazioak antolatzen ditu eta logoa lortzeko lehiaketa hau jarri du abian.

Oinarriak:
- Gaia librea da eta diseinu berritzailea baloratuko da.
- Logoan bertan “Loiolako Jai Batzordea” testua agertzea.
- Kuatrikromian eginikoa izatea.
- Euskarri informatikoan eta paperean aurkeztea.
- Saria: 300 euro
- Aurkezpen epea Ekainaren 10a arte.
- Egilearen datuak kartazal itxi batean aurkeztuko dira diseinu lanarekin batera.
- Aurkezpen lekua:
Loiolako Kultur Etxea, Aralar Kalea z/g. 20014 Donostia – Gipuzkoa.
- Epaimahaia Jai Batzordeko kideak izango dira.
- Aurkeztutako lanek ez badute espero den maila, saria banatzeke gera daiteke.
- Logo irabazlearen jabetza Jai Batzordearen esku geratuko da.

Dudak argitzeko loiolajaiak@euskalerria.org helbidera mezu bat bidali.


Artikulo osoa irakurri...

2005/04/25

San Inazio jaien data finkatuta

Kaixo,
jaietako aurtengo data eta ekintzarik garrantzitsuenak egutegian kokatuta utzi ditugu dagoeneko. Jaien hasiera Uztailak 28a (osteguna) izango da eta bukaera berriz Uztailak 31 (igandea). Bestalde, oraindik inoren esku ez dauden ekintzen lista egin genuen eta jarraian plazaratzen dugu lista, ekintza horietarako arduradunak topatu behar direla jakin dezazuen.
Arduraduna behar duten ekintzen lista:
- Txaranga
- Haur Karaokea
- Piroteknia
- Futbitoa
- Pala Txapelketa
- Esku-pilota txapelketa
- Buruhandi eta Erraldoien konponketa
- Abesbatza
- Bakarrizketa
- Afaria
- Kale antzerkia
- Jubilatuen eguna
- Mus Txapelketa



Artikulo osoa irakurri...

2005/04/15

Jaien inguruko berriak nola jaso

Kaixo,
Urtero Uztaila bukaeran ospatzen diren Loiola auzoko San Inazio jaien inguruko aurrerapenak nola doazen jakitea interesatzen bazaizu, bidali mezu bat "[jaibatzordea: berriak jaso]" gaiarekin loiolajaiak@euskalerria.org helbidera eta zure postan jasoko dituzu blog-ean gehitzen ditugun berriak.
Bestalde, nahi duzuna jaien inguruko iruzkin bat egitea edo ideiaren bat ematea bada, bidali ezazu mezu bat loiolajaiak@euskalerria.org helbidera zure ekarpenarekin eta kontuan izango dugu.


Artikulo osoa irakurri...

Eragileentzako lokalak lortzeko lana aurrera dijoa

Kaixo,
atzo egin genuen auzoko eragileen bilera eta bertan Gazte Asanblada, Bizilagunen Elkartea, Konpartsa, Saloi-dantza Taldea eta Jai Batzordeko ordezkariak bildu ginen. Loiolako lokal hutsen inguruko informazioa ekarri zuen Asier-ek (Konan-ek) eta horien inguruko azterketa egon ginen egiten. Azkenean ondorioztatu genuen, metro karratuak kontuan izanda gehien bat, bizpairu zirela biltegi eta erabilera anitzeko lokal bezala balio zezaketenak. Hortik aurrera, Maiatzak 5ean egingo den hurrengo bilerarako, ondorengoa adostu genuen:
- Anttoni-k lokal horien alokairuen prezioa jakiteaz arduratuko da.
- Eragileak, talde bakoitzaren eginkizunak eta beharrak azaleratzen dituen txosten bat landuko du proposamenarekin batera udaletxeari aurkezteko.
- Asier-ek auzoko atarietan jartzeko panfleto informatibo baten proposamena ekarriko du.

Besterik ez. Eragileentzako lokalak lortzeko lanak aurrera egiten du; ez da gutxi, eh?


Artikulo osoa irakurri...

2005/04/13

Blog-ean berriak nola sartu

Kaixo,

Blog honetan berriak sartu nahi badituzu, lehenik partaide egin behar duzu. Horretarako hartu beharko dituzun aurrepausoak eta pausoak zeintzu diren adieraziko dizut orain. Oso sinplea da, jarraitu, jarraitu...
AURREPAUSOAK:
1.- Partaide izateko nahi hori blog honen administratzaileari adierazi behar diozu, hau da, niri, helbide honetan: sog@softhome.net.
2.- Ondorengo ordutan ala egunetan (administratzaileak blog-ean daraman kudeaketa eraginkortasunaren arabera ;-), Blogger blog invitation from moduko gaia duen mezu bat jasoko duzu zure postan. Adi ibili! Mezuak ingelesezko gaia izanda, agian despistatu eta borratu egingo duzu eta. Adonola ere, jasotako mezua irekitzean http://www.blogger.com/i.g?invID=5638277136184307598 moduko esteka bat ikusiko duzu. Esteka hori xaguaz zapalduz gero, zure partaidetza osatzeko formularioa duen web orri bat irikiko zaizu. Web orri horretan hasten dira partaide egiteko pausoak.

PARTAIDE EGITEKO PAUSOAK:
1.- Lehenengo orri horren azpiko aldean, "Create an account" (kontu bat sortu) botoia dago; zuzenean hara joan eta xaguaz botoia zapaldu, hurrengo orrira/pausora joateko.
2.- Bigarren orri horretan agertzen zaizun formularioa bete (erabiltzailea, gakoa, ...), baldintzak onartu eta azpiko aldean dagoen "Next/Continuar" botoia sakatu hurrengo orrira/pausora joateko.
3.- Hirugarren orriak, "Loiolako Jai Batzordea" izena duen esteka (enlace) bat du, ezta? Bale. Horrek esan nahi du partaide egin zerala dagoeneko. Zorionak! Erreza, ezta? Aurrerantzean, berriren bat sartu nahi duzunean, http://www.blogger.com orrira joan beharko zara, zure erabiltzaile eta gakoa eman, "sign in"(erregistratu) zapaldu (orriaren eskubialdeko goikaldean) eta ondoren erakutsiko zaizun orria hauxe bera izango da. Berri bat sartu nahi duzula orain? Ondo da. Sartu, sartu beldurrik gabe "Loiolako Jai Batzordea"-an.

BERRIAK IDAZTEKO PAUSUAK:
4.- Loiolako Jai Batzordearen blog-a kudeatzeko orria duzu hau. Hemen, bi atal ikusten dira argi: "Posting" (berrien kudeaketa) eta "ViewBlog" (blog-aren ikuskapena).
Posting: Defektuz azalduko zaizun atala da "Posting"-a. Atal hau da gehien erabiliko duzuna. Hemen ikusiko dituzu publikatu diren edo publikatzeke dauden berrien lista eta hemendik bertatik zuk ere berriak gehitu ahal izango dituzu. Nola? Ba "Create new post" botoia sakatuz, berri bat blog-era gehitzeko behar duzuna erakutsiko zaizu (tituloa, testua, iruzkinak onartuko dituzun ala ez, berriaren publikazio data,...). Berria idazten amaitu duzula?, "Publish post"(berria publikatu) zapaldu eta listo!, zure berria blog-ean publikatuta geratuko da (badaezpada, ondoren agertuko den "Republish entire blog"(blog osoa berpublikatu) botoia zanpatu beti, eguneraketa zihurtatzeko) . Berria amaitu gabe duzula eta joan beharrean zaudela? Laaaaaaaasai! Amaitu gabeko berria publikatu bitartean gordetzeko, "Save as Draft"(gorde zirriborro bezala) zapaldu eta gordeta geratuko zaizu berrien listan.
ViewBlog: Atal honek eginkizun sinplea du, zure blog-aren itsura erakustearena.

Ikusten? Ez da batere zaila, ezta? Animatu! Egin proba eta saiatu zure berria eransten. Lasai ibili eta beldurrik gabe sartu hanka, atzera bueltarik ez duen ezer ez bait dago hemen. Zerbaitetan oker egin baduzu, administratzaileak modu errezean konpondu dezake (berriak edo iruzkinak borratuz, besterik gabe) beraz aurrera egin eta milaesker zure aportazioagatik!


Artikulo osoa irakurri...

2005/04/12

14-04-05 Bilera egingo al da?

Kaixo,

ostegun honetan (Apirilak 14) atsaldeko 20:00tan jai batzordearen bilera egitekotan gaude baina auzoko eragileen bilerarekin kointziditzen du beraz Gari-k ezingo duela etorri jakinda, eta Soniak eragileen bileran egongo dela ikusita, Maite ta Aitor, bilduko zeraten erabaki behar duzue zuek.
Ah! Ferianteen ardura hartuko duenik topatu dut! Ezetz asmatu? Ala bai. Gure Joxemi animatu zaigu, pertsona egokia bestalde lan horretarako, ezta? buru hauste bat gutxiago.

Beno, erantzungo didazue bileraren kontuarekin.


Artikulo osoa irakurri...

Auzoko eragileen bilera

Kaixo,
ostegun honetan (Apirilak 14) arratsaldeko 19:30tan Loiolako Kultur Etxean auzoko eragileen arteko bilera egingo da. Jorratuko den gaia udaletxeak eragileentzako lokalak lortzeko egin duen proposamenaren inguruan izango da. Jai batzordetik Sonia joango da.


Artikulo osoa irakurri...

Ongietorria

Kaixo,
ongietorria Donostiako Loiola auzoko jai batzordearen blog-era. Blog honek, beste askok bezala, norantza biko helburu bakarra du: Elkar komunikatzearena. Alde batetik, urtean zehar egiten ditugun bileren eta aurrerapausuen berri loiolatarrei eman gura dugulako eta bestetik, ideia berriren bat edo iruzkinik duen orori gurekin harremanetan jartzeko bidea eskaini nahi diogulako.
Jai batzorde bezala dugun helburua argia da, urtero Uztaila bukaeran ospatuko diren San Inazio jaien gauzatzea eta nahia berriz, jaiei itxura ematen ahalik eta loiolatar gehienen partehartzea izatea bide batez, auzoko pertsonen arteko harremanak sortuz, zabalduz eta sendotuz. Zenbat eta pertsona gehiagoren aportazioa izan orduan eta aberatsago izango da jai egitaraua. Jarri gaitezen orduan martxan eta blog honek on egin diezazula! Bidean topatuko garelakoan,

Loiolako Jai Batzordea


Artikulo osoa irakurri...