Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2005/06/28

Logo irabazlea

Kaixo,
badugu azkenik logo irabazlea eta noski, gure blog-aren burukoan estreinatu berri dugu, ikusi ahal duzuen bezala! Hemendik aurrera, hau izango da Loiolako Jai Batzordea identifikatzeko erabiliko dugun irudia eta espero dugu auzoko talde eragile bezala dugun presentzia suspertzeko balioko digula. Bere sortzailea ANA DOMIT da, Debarra eta modu honetan deskribatu digu berak egin duen logo honetan adierazi nahi izan duena:

Sortutako markak bi elementu nagusi ditu: sinboloa eta logotipoa. Sinboloa eratzeko kolore eta formarekin jokatu da. Pieza biribilak, elkarren artean gainezarrita tamaina eta kolore ezberdinekin, bisualki erakargarritasun handiko sinbolo batean bihurtzen dute. Biribil hauek batzorde kontzeptua errepresentatzen dute, gazte, alai, eta dinamiko adjektiboak barne hartzen direlarik. Logotipoa eratzeko aldiz, aniztasun kontzeptua erabili da, honetarako "Loiola" hitza tipografia desberdinez eratu da, eta dantzan ari direla dirudite, jaiak antolatzen dituen batzorde batez ari garelako. Multzo guztia JAI BATZORDEA esaldiaz azpimarratuta dago, seriotasun aire bat ere hartzen duelarik.


Artikulo osoa irakurri...

2005/06/14

Logo lehiaketaren epea amaitua

Kaixo,
aurreko ostiralean amaitu zen logo lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira 16 lan aurkeztu dira eta maila ona ikusi ahal izan dugu bertan. Aste honen bukaeran erabakiko dugu zein izango den logo lehiaketaren irabazlea eta blog-ean publikatuko dugu bere izena. Gainera, aurkeztutako logo guztiekin jaietan kale-erakusketa bat egitea pentsatu dugu beraz denek izango duzue aukera lehiaketan parte hartu duten logoak ikusteko.


Artikulo osoa irakurri...

2005/06/03

Auzoko eragileentzat lokal posibleak topatu ditugu

Kaixo,
azkenean, Auzo Elkarteko Anttoniren lanari esker, topatu dugu auzoko eragileentzat bilerak egiteko eta materiala gordetzeko balioko liguketen lokal pare bat! Hau oso berri garrantzitsua da izan ere honela, udaletxeko hirigintza sailan gure proposamena aurkezteko behar genuen guztia lortzen dugu. Ahal bezain laister ordua hitzartuko dugu beraiekin eta gure problematika eta irtenbide posibleak jarriko dizkiegu mahai gainean. Konkretuki, auzoko eragileek (Auzo Elkartea, Gazte Asanblada, Konpartsa, Areto Dantzak Taldea, Jai Batzordea,...) auzoaren inguruan iniziatibak aurrera eramateko ditugun zailtasun ugariak zeintzu diren azalduko diegu eta irtenbidea ere emango diegu, denontzako balioko duen lokal baten txukuntzerako eta alokairurako diru-languntzak ematea proposatuz.
Berri honen harira, aurreko berriak:
Lokalen premia azaleratzeko Txostena(2005/05/09)
Eragileentzako lokala lortzeko lana aurrera doa (2005/04/15)


Artikulo osoa irakurri...