Bilera Irekirako deialdia Maiatzak 4rako
Kaixo,
Jai Batzordeak Maiatzak 4ean (osteguna) 19:30tan ospatuko den Bilera Irekirako deialdia egiten die auzoko pertsona guztiei. Bilerara etortzeko deituak daude auzoko elkarteak, tabernariak eta orokorrean urtero laguntzaile bezala ibiltzen diren pertsona guztiak eta baita jaien prestakuntza nola doan jakiteko edo zerbait aportatzeko interesa duen edonor. Bertan, jaien data, aurtengo erronkak, egitarauaren zirriborroa eta jaiak nola antolatuko diren azalduko da. Nahi duen ororentzat orduan, Maiatzak 4an Kultur Etxeko Areto Nagusian 19:30tan Jai Batzordearen Bilera Irekia.
Azalduko zarelakoan, jaso ezazu gure agur adeitsua.Artikulo osoa irakurri...