Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/05/19

Iazko San Inazioetako xelebrekeriak



























Ikusten duzuen bezala, jendea kamara baten aurrean oso gauza arraroak egiteko gai da! Jaietan ibiltzeak sortutako gaixotasun arraroren bat ote da honen erruduna? Auskalo! baina ziurtatzen dizuet irudi hauek guztiak 2005eko San Inazioetakoak direla, eta sinestezina dirudien arren, halaxe da, zure lagun eta ezagunak honelako txorakeriak egiten ibiltzen dira jaietan (zu ere ziur aski), ongi pasatzen dutenaren seinale, ezta?
Beno, zuk ere inoiz honelako argazki xelebrerik atera baduzu Loiolako jaietan, bidal iezaguzu eta denok ikusteko moduan jarriko dugu.
Jai batzordearen helbide elektronikoa: loiolajaiak@euskalerria.org


Artikulo osoa irakurri...

2006/05/16

Mariano

Loiolatarren artean aurkezpenik behar ez duen pertsonaia dugu argazki hauetan ageri zaiguna, Mariano! Iazko festetan ere Maritxu tabernan ibili zen urtero legez bere dantza eta mimo lanak egiten.
Ezkerreko argazkian guztiz berea den keinu bat egiten ageri da gure Mariano. Argazkia ateratako gau horretan, postura berdinean zenbat denboraz geldirik egoteko gai den erakutsi nahi izan zigun!
Eskubiko argazkia aldiz, Maritxuko bere plataformatxoan dantzan ari zela ateratakoa da.

Aurtengo festetan ere harrapatuko du gure kamararen objektiboak ziur aski espektakuluren bat ematen.

Zer lirateke ba Loiolako jaiak bere emankizunik gabe!


Artikulo osoa irakurri...

Jai batzordea lanean jo ta ke!

Hasi dira ba jada Loiolako jaiak antolatzeko bilerak. Agindu bezala, maiatzaren 4ean egin zen lehen bilera irekia, eta orduz geroztik ostegunero biltzen da jai batzordea aurtengoan ere San Inazioak ospatu ditzagun.
Aste honetan bertan hasita, tarteka bilera hauetan aipatzen diren kontuak idatziko ditugu blogean, honela, jaien inguruan hartzen ari diren erabakien berri izango duzue loiolatarrek, baita zuen iritzi eta proposamenak emateko aukera ere.

Laister izango duzue gure berri!


Artikulo osoa irakurri...