Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/08/13

Loiolako Rafael


Loiolan zuzenean ikusteko aukerarik eduki ez bazenuten, blogeko argazkietan ikusiko zenuten bezala, aurten ere Mariano urteroko ikuskizuna eskaintzen aritu da Maritxun. Argazki Kamera batekin baina gehiagorekin atera zizkioten argazkiak gure Marianori, bai horixe! Loiolatarrok ederki ezagutzen dugu Marianoren ohitura, baita auzoko jaietara aurreko urteetan etorri izan direnek ere, baina Mariano lehen aldiz bere koxkara igota dantzan eta abesten ikusten dutenek harriturik begiratzen diote, "Zertan ari da tipo hau?" pentsatuz edo.
Klasiko historiko bat dugu Loiolan Marianoren jaietako ikuskizuna, eta klasiko bihurtu du ere Marianok, jaietako azken egunean, Rafael kantariaren modura bere burua goitik behera beltzez jantzita parrandan ateratzea. Berak Rafa deitzen dio, laguntzat hartzet baitu abeslari ospetsua, eta gogoko du bere kantak kantatzea. Hala ere, uste dut aurtengo jaietan gehien abestu eta dantzatu duen abestia Amaralen "Son mis amigos..." izan dela, behin eta berriro eskatzen baitzuen Maritxun, eta harro asko kantatu ere gainera beheran Maite begira zuen bitartean.
Eskerrik asko Mariano zuri esker egiten ditugun barre algarengatik, eta ea datorren urteko jaietan elkarrizketa bat egiten dizugun!


Artikulo osoa irakurri...

Jaietako azken gaua irudietan






Artikulo osoa irakurri...

2006/08/12

Iltzearen agurra eta jaien amaiera irudietan








Artikulo osoa irakurri...

San Inazio eguna irudietan




Artikulo osoa irakurri...

San Inazio bezpera irudietan
















Artikulo osoa irakurri...

2006/08/01

Jaietako bigarren eguna irudietan


















Artikulo osoa irakurri...

Loiola kantuz

Jaietako bigarren egunean, hainbat loiolatar elkartu ginen, baita inguruko auzoetatik etorritako lagunak ere, eta kantu kalejira egin genuen auzoan barrena. Eguerdiko 12etan hasi genuen ibilbidea Eliz kaletik abiatuta, eta bi ordu inguru pasa genituen auzoa kantu herrikoiez alaituz. Gerturatu ginen guztioi hainbat kantu ezagunen hitzekin beteriko liburuxka bana eman ziguten, eta Aitor Goñiren eskusoinuaren laguntzaz horietako abesti ugari kantatu genituen. Euskal Herriko txoko desberdinetako abestiak entzun ahal izan ziren gure auzoan: Abanera, Erribera, Euskal Herrian euskaraz, Amak ezkondu ninduen, Eperra, Bagare, Baldorba... baina hori bai, ibilbidea martxan jartzeko eta amaitzeko Bilitxen Behin batian Loiolan abestu genuen.
Oinez gindoazenean trikitilariek alaitu zuten ibilbidea kalejira doinuekin, eta abesteko geldiuneak egiten genituenean aldiz akordeoia izan genun lagun. Tarteka egindako paradetan trikitilariek jotako fandango eta arin-arinak dantzatzera ere animatu zen baten bat!
Esperientzia politta izan zen, eta espero zena baina jende gehiago bildu ginen azkenerako, 50 pertsonatik gora alajaina! Beraz, Loiolan aurten lehen aldiz egindako kantu jirak izandako harrera ona ikusi ondoren, datorren urtean errepikatzeko asmoa dugu, eta aurten elkartutako lagunez gain ea jende gehiago ere animatzen den!


Artikulo osoa irakurri...