Loiolako Jai Batzordearen Bloga

2006/06/21

Loiolako abesbatzaren urteroko kontzertua ostiral honetan izango da


Ostiral honetan eskainiko du Loiolako abesbatzak bere urteroko kontzertua. Azken urteetan auzoko abesbatzak jaietako lehen egunean eman izan du bere emankizuna, baina aurtengoan, San Juan bezperan izango da zita.
Ekainaren 23an, auzoko parrokian meza izango da Jesusen Bihotzaren eguna dela eta; mezan zehar abesbatzak kanta batzuk eskainiko ditu, baina kontzertua meza amaitzean hasiko da. Jaime Tejadasen zuzendaritzapean hamaika kanta abestuko dituzte loiolatar abeslariek, eta organoarekin Ana Garciak lagunduko die abesti batzuetan. Meza arratsaldeko zazpietan hasiko da.
Beraz badakizue, urte betean auzoko kantariek emandako aurrerapausoak entzun nahi badituzue, ostiral honetan parrokiara hurbildu besterik ez duzue.


Artikulo osoa irakurri...

2006/06/01

Elektrotuna eta The Uskis taldeak ziurtaturik

Aurtengo San Inazio jaiak uztailaren 28tik 31ra bitartean ospatuko dira, eta Jai Batzordeak bi gauetarako musika taldeak kontratatuak dauzka jada:
- Uztailaren 29an, larunbata, Elektrotuna taldekoak izango ditugu auzoan euren instrumentuekin jo ta ke! Erritmoa eta dantzarako gogoa zabalduko dute hauek inolako zalantzarik gabe!
- Uztailaren 30ean aldiz (San Inazio bezperan hain zuzen ere!), The Uski´s talde bizkaitarrak joko du. "The Beach Boys" euskaldunek abesti surferoz girotuko digute Loiolako gaua. Kontuz olatuak azpian harrapatuko gaitu ta...! Marejadie, marejadie...

argazkia: www.egaztea.com


Artikulo osoa irakurri...