2006/07/29
Iltzea goran giroa beheran

Esan beharra dago aurten lan handia egin dutela zenbait loiolatarrek erraldoiak berritzeko; egia esan azken urteetan nabaria zen zaharkitu xamarrak zeuedela, baina atzo ikusi ahal izan genituen erraldoiek oso itxura ederra zuten! Jantzi berriak estrainatu zituzten atzo erraldoiek beraz, batak auzoko danborradan emakumezko urtekariek janzten duten moduko jantzia zuen, eta besteak gizonezkoen jantzia, txapel eta guzti.
Gauean ere giro ederra izan genuen auzoan. Topo aurreko kontzertuetara gazte ugari gerturatu ziren, parkean Areto Dantzen erakustaldi ederra izan genuen, eta gaztetxean ere elkartu ziren hip-hop, reagge-Ska eta Tekno zaleak gau osoan zehar.
Artikulo osoa irakurri...
2006/07/21
Gazte Asanbladaren eskaintza
Programa zabala prestatu dute aurtengo jaietarako Loiolako Gazte Asanbladakoek. Jaietako lehen hiru egunetan ez aspertzeko adina kontzertu eta ekintza antolatu dituzte gazteentzako.
Hasteko ostiralean Gaztetxean hip-hop, reagge-Ska eta Tekno gaua izango dugu 22:00etatik aurrera. Break dance dantzariak, grafiteroak, DJak etab. izango dira bertan.
Larunbatean berriz, VI. GAZTE EGUNA ospatuko da auzoan. Goizean kuadrilen arteko tortila lehiaketa, txaranga poteoa, bertso bazkaria, jolasak eta toka txapelketa egingo dira; eta ondoren gaueko bederatzietatik aurrera Gaztetxean rock kontzertuak: Itaka, Wrong Way eta Sixty Sexers. Gainera kontzertuak amaitzean DJ Nokono gau osoan zehar Gaztetxean izango da.

Amaitzeko igandean ere Gaztetxean rock kontzertuak edukiko ditugu: Harrika, Suburbio eta Birracel.
Artikulo osoa irakurri...
2006/07/18
"Hauek musika egiteko gai badira, gu ere bai"

“Komando Itinerante” izeneko musika taldea osatzen dute gure auzoko lau mutil gaztek. Iazko urte zaharretan eman zuten euren lehenengo kontzertua Loiolako Gaztetxean, eta ordudanik beste hainbat tokitan ere aritu dira jotzen. Reyerta Fanzineak aurtengo San Inazioetarako antolatutako kontzertuetan parte hartu behar dute Komandokoek, eta galdera batzuk egin dizkiegu taldea pixka bat ezagutzeko asmoarekin.
1. Zeintzuk osatzen duzue Komando Itinerante musika taldea?
Xabier Fernandez de Retana……………. Ahotsa
Beñat Castrillo “Titow”………………... ... Gitarra
Unai Perez “Pelanas”…………………... ... Baxua
Asier Zuazolazigorraga “Potto”………... Bateria
2. Nola sortu zen taldea osatzearen ideia?
Xabi: Aspalditik genuen musika talde bat osatzeko gogoa, 14-15 urte genituenetik! Baina benetako proiektua kontzertu batean egon ginenean sortu zen; talde baten kontzertuan egon ginen, beraien lehen kontzertua zen, eta esan genuen “hauek musika egiteko gai badira, gu ere bai!” (barrez). Horrela elkartu ginen, hasieran Potto, Pelanas eta ni, Pottok bigarren eskuko bateria bat erosi zuen, Pelanasi baxu bat utzi zioten…eta pixkanaka-pixkanaka hasi ginen. Gero Titow elkartu zitzaigun, hasieran berak zekiena irakastera etorri zen, beste talde batean ere jotzen baitu, baina azkenean taldean geratu da.
3. Non eta noiz entsaiatzen duzue?Maiz?
Xabi: Elizpen entsaiatzeko baimena lortzen saiatu ginen baina ez genuen lortu, eta Gaztetxeak orain duen tokia hartu zuenez, bertan entsaiatzen dugu, eta maiztasunari dagokionean… ba orain astean bi egunetan edo entsaiatzen dugu.
Titow: bai zera! Azkeneko kontzertutik ez dugu batere entsaiatu eta! Boladak izaten ditugu.
Potto: Bai boladak izaten ditugu, agian aste batean egunero hemen sartuak gaude eta gero ez gara elkartzen denboraldi batean, libre dugun denboraren arabera izaten da asko. Baina egia da azkenaldian astean bitan elkartzen garela.
4. Zer abesten duzue?
Titow: Gureak abesti gutxi ditugu, beste musika talde batzuen abestiak jotzen ditugu gehienbat.
Potto: Eskorbuto, Cicatriz, MCD, Suburband Rebels…eta horrelako taldeen abestiak jotzen ditugu, beno eta Suburbiorenak ere! (barrez)
5. Nola definituko zenukete jotzen duzuen musika mota?
Potto: Ateratzen dena jotzen dugu! Xabi zein musika mota jotzen dugu?
Xabi: Soinua! Soinua egiten dugu! Ke ba… (barrez). Punka, punka orokorrean.
6. Hemen inguruan ez ezik, urrutiago ere eman dituzue kontzertuak, ezta?
Xabi: Bai Nafarroan egon gara, hiru aldiz gainera. Lehenengo Mirafuentesen egon ginen, hor Nafarroan galduta dagoen herri batean! gero Iruñako Atabal tabernan izan ginen, eta aurten Gazte Topagunean ere izan gara. Gainera laster Goizuetako jaietara ere joatekoak gara.
Baina Gazte Topagunean ez omen zenuten oso ondo jo ezta?
Potto: Desastre, desastre…Nik uste dut okerren jo dugun kontzertua izan dela eta jendeak hoberen pasa duena.
Xabi: Gaizki gaizki, gainera azkeneko eguna zen…beno Topagunerako bidean gindoazela jada arazoak izan genituen, Guardia Zibilek gelditu gintuzten, kontzertu bat ematera gindoazela esan genien, eta noski taldearen izena galdetu zigutenean…hala ere kotxeko atzeko atea ireki eta instrumentuak ikusi zituztenean aurrera jarraitzen utzi ziguten.
7. Ba al duzue kontzertu kuttunen bat? Non jo duzue hoberen?
Titow: Nire ustez okerren jo dugun bi kontzertuetan disfrutatu du gehien jendeak; Topagunekoaz gain, Loiolan ere izugarri gaizki jo genuen eta jendeak asko gozatu zuen kontzertuaz. Hala ere, eman dugun kontzerturik hoberena Minasekoa izan da.
Xabi: Niretzako ez. Nire ustez eman dugun kontzerturik onena Atabal tabernakoa izan da, baina beno hori bakoitzak desberdin ikusten du!
Titow: Nik Atabaleko kontzertu erdia gitarran soka bat gutxiagorekin jo nuen eta!
Xabi: Ba nik gehien disfrutatu dudan kontzertua horixe izan da.
8. Zein da kontzertu bat emateko lekurik aproposena?
Xabi: Eszenatokia jendearengandik gertu dagoen toki bat zalantzarik gabe! Eszenatoki txiki-txikiak dira hoberenak. Bai zeren eszenatoki handietan jo izan dugu, Herrera eta Altzako jaietan esate baterako eta gaizki; soinuaren kalitatea oso ona izan da baina jendea oso beheran ikusten duzu, urruti…jendeak gertu egon beharra dauka, gero beraien gainera salto egiteko…kar-kar-kar
9. Aurten Loiolako jaietan ere joko duzue, zerbait berezia prestatu al duzue?
Xabi: Bai jaietako lehenengo egunean joko dugu Topo aurrean, eta ea jendea animatzen den, auzoko musika talde bakarra gara eta! Eta zer edo zer berezia…beno guk asmatu dugun Loiola izeneko abestia joko dugu, oraindik jende gutxik entzun duena.

2006/07/15
Jaietarako brazero bat behar da!
Jai batzordea brazero lana egingo duen pertsona baten bila dabil, eta ahalik eta azkarren aurkitu nahi du. Jada badago brazero bat jaietarako, Hodei Labeaga loiolatarra, baina beste baten beharra dago.
Zer da brazero bat? Brazero bat, jaiek irauten duten bitartean lanerako prest egon behar den pertsona da.
Loiolako jaiek lau egun iraungo dituzte, uztailaren 28tik 31ra, beraz hauek izango dira brazeroen lan egunak. Berez brazeroek badauzkate beraiei dagozkien lan jakin batzuk: jaiei hasiera ematen dien txupinazoan lagundu, erraldoi eta buruhandiei lagundu (buruhandien maskurietaz arduratu...), haurren tailerretan egongo den megafoniaz arduratu, kontzertuen hasierak kontrolatu, bertso saioko megafoniaz arduratu, paseo berrian jaietako azken traka jarri, etab. baina ezustekoren bat gertatu edota edozein momentutan beraien beharra egongo balitz ere, lanerako prest egon beharra dute beti, eguneko 24 orduetan badaezpada ere.
Brazeroek egin beharreko lanek ez dute zailtasun berezirik, eta gainera ongi ordaindutako lana da, izan ere, San Inazioak irauten duten lau egunetan egindako lanengatik 300 euro irabaziko ditu brazero bakoitzak.

Hortaz, lan eskaintza hau betetzeko prest bazaude edota betetzeko interesa duen norbait ezagutzen baduzu, jarri gurekin kontaktuan telefono honetara deituz: 679.29.57.28.
Artikulo osoa irakurri...
2006/07/05
Berrikuntzak blogean
Pixkanaka-pixkanaka gure bloga osatzen ari gara, albiste berriak, argazkiak, loturak, etab. gehituz gure orriari. Azken berrikuntza Auzoaren ingurukoak atalean egin dugu, bertan bi lotura berri erantsi baititugu.
Auzoaren ingurukoak atalean Loiolarekin lotura duten interneteko txokoak agertzen dira, eta orainarte Urumea Gurea eta Ametzagaina Mendi Taldearen web orrialdeekin genituen loturak, baina orain beste bi lotura berri gehitu ditugu:
Batetik, Loiolaren definizioa Wikipedian sartu dugu, interneteko doako entziklopedia libre ata zabalean hain zuzen ere, eta aukera dauka nahi duen guztiak auzoaren inguruko informazio gehiago gehitzeko bertan.
Bestetik, Reyerta fanzinearen orrialdearekin ere lotura eratu dugu. Reyerta fanzinea taberna bat baina gehiagotan eskura daiteke paperezko edizioan, baina interneten ere badu bere txokoa. Reyertaren web orrian Gaztetxeetan antolatzen diren rock kontzertuen agenda, musika taldeei egindako elkarrizketak, etab. ageri dira.
Aipatu beharra dago, Komando Itinerante rock talde baten izena dela, hiru gazte loiolatar eta astigarragatar batek osatzen duten taldea, eta hortik dator web orrialde honen helbidea www.komandoitinerante.galeon.com izatea.
Artikulo osoa irakurri...
2006/07/01
Surfin Kaos San Inazio bezperan

Aurreko batean jakinarazi genuen The Uski´s taldearen kontzertua izango dugula auzoko jaietan, baina talde bizkaitarra ez da bakarrik izango, gau berean Surfin Kaos talde donostiarrak ere joko baitu.
Surfin Kaosekoek punk eta rock estiloak nahasten dituzte, talde kañeroa dugu beraz!
Uztailaren 30ean ez da ez plan makala Loiolan izango duguna!
argazkia: www.entzun.com
Artikulo osoa irakurri...